Eusko Jaurlaritza susmopean Wikileaks afera dela-eta

Interesgarria da gertatzen ari dena Mendebaldeko Nafarroako Eusko Jaurlaritzan Wikileaks guneari eginiko blokeoa dela-eta. Antza, blokeoak daude eta horrek esan nahiko luke Eusko Jaurlaritza ere Iritzi Askatasunaren aurka legokeela. Bertako langileek ahaleginak egin behar dituzte, baita Nafarroa osoko gizarteak ere blokeoak kentzeko. Iragazkien bidez nahita egiten dela baieztatzen bada, hau da, informatikari batek iragazkian Wikileaksen helbidea jartzea erabaki badu, Eusko Jaurlaritza zentsore eta epaileen aurrera eraman beharko genuke. Zentsoreei boikot egiteko unea heldu dela uste dut. Oraingoz, nik jada boikot egiten diet Amazon eta PayPal enpresei.

My content is free like GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour

Iruzkinak