'Tenplekoa', ikusi beharreko filma nafarzale ororentzat

Atzo ikusi nuen filma. Irrikitan nengoen eta azkenean heldu zen momentua. Espero nuen bezalakoxea izan zen pelikula. Itzela, ikusgarria, ezinhobea... Pantaila digantean eta soinu bikainez ikusentzuteko moduko filma, hain zuzen ere. 1215eko gizarte ingelesa oso ondo deskribatua, baita gazteluak eta hiribilduetan zegoen giroa. Jonathan English zuzendariaren maisu lana. Garaia bezalaxe, filma ere krudela da, odola bor-borka ikusten baita zenbait pasartetan. Baten batek begiak itxi beharko ditu horrelako momentuetan, hori egitekotan efektu ezinhobeak galduz. Baina, ikusi beharreko filma dela diot, zeren eta gazteluen defentsa eta Erdi Aroan gaztelua zer zen ulertzeko aukera paregabea eskaintzen baitigu filma honek. Horrez gain, ikusleak monarkia abosolutista zelakoa zen konturatuko da. Baroien altxamendua oso ongi esplikatzen da English-en filma honetan. Baroi ingelesak Obanosko infanzoiak bezalakoxeak ziren eta heltzen da momentua zeinetan Jon Lehena behartzen baitute konstituzio baten antzeko ituna sinatzera... Hala ere Jon erregeak mendekua nahi du beraren boterea Jainkoak emana dela kontsideratuz...

Filma honetan English zuzendariak Ingalaterrako Jon Lehenaren denbora ikusteko aukera dago. Zehazki, 1215. urtean gertatu zen Leicesterko gazteluari Jon Lehenaren aldeko tropek egindako erasoa. XIII. mendea oso krudela izan zen bertan. Nafar Estatuan Antso Indartsu edo Azkarraren garaia izan zen, errege nafar hura 1194 eta 1234 urteen artean bizi izan zen-eta. Antso VII.a Azkarra Orreagako monastegian ehortzi zuten eta berarekin Antso errege familiaren amaiera gertatu zen. Eta Antso VII.a ospetsua da gure historian zeren eta berak lagundu baitzuen Tolosako Navas herrian musulmanen aurkako batailan, noiz eta 1212. urtean. Hortaz, hiru urte geroagoko Ingalaterra deskribatzen du Jonathan English zuzendariaren filma epikoak. Hona hemen trailerra:



GNU/Linux, take a look at: Bloggerlandia :: Eduvlog :: Ikasvlogak :: Estekak :: EnglishTube :: Weblearner.info :: English Harbour

Iruzkinak