Laster agertuko da Ikasnabar 2013 VI. nazioarteko kongreso edo biltzarra. Hezkuntza Irekiaren eta Teknologiaren VI. Nazioarteko Biltzarra burutuko da Zalla herrian uztailaren hasieran. Aurtengo edizioan MOOC, PLE eta eLearning plataformen ingurukoa izanen da. Webgune atzera-zenbatzailea gaur bertan jarri dut abian. Gaurdanik 167 egun falta dira Zalla herrian izanen den biltzar handi hau egiteko. Irakaslea bazara eta komunikazio bat presentatu nahi baduzu, erne ibili eta posta elektronikoa eman orrialdean, guk-geuk abisatzeko webgune ofiziala martxan dagoenean. Irudian klik eginez gero, ikusiko duzu Chrome eta Firefox nabigatzaileetan ondo ikusten dela webgunea, baita tableta eta patrika-telefonoetan ere responsive edo malguan delako Ikasnabar guneko orrialdea.
Iruzkinak
Interesgarria bilkuraren gaia. Aukera izango da proposamenak bidaltzeko? Badazpada izena eman dut webgunean informazioa jasotzeko.
Mila esker!