Dagoeneko amaiturik daude Ikasnabar biltzarraren hiru webguneak. Behin ingelesezkoa egin eta gero, Aitor Castañeda, Paula Pineda eta Marijo Deogracias ikerlariek euskaratzea eta gaztelaniaratzea amaitu dute. Eskerrak ematen dizkiet lan ona egin dutelako. Dagoeneko ez dakit zenbat ordu sartu dudan webgunean. Webgunea berezia da aparatu mobiletatik ere ondo ikusten delako. Egizue aproba eta ikusiko duzue nola tablet, iPad edo mobilen pantailetan ondo ikusten den. HTML 5 mintzairaren indarra da. Bestalde, Twitter gune bat ere sortu dut jada biltzarrerako, Ikasnabar erabiltzaile izenarekin.
Hezkuntza Irekiaren eta Teknologiaren VI. Biltzar Nazioarteko honen gai nagusiak MOOC, PLE eta LCMS plataformak dira. Pil-pilean dauden gaiak izanik, espero dugu jendearen harrera ona. Unibertsitateko irakasle izanez gero, orain duzue aukera komunikazio bat presentatzeko kongreso nazioarte honetan. Nola egin ez badakizu, lasai, webgunean txantilioi bat jarri dudalako ikerlana errazago idatz dezazuen APA gida errespetatuz. Informazio guztia duzue Ikasnabar-en euskarazko bertsioan: http://ikasnabar.com/indexeu.html
Iruzkinak