Komunitateen informazio beharrak

Herritar Berriemaileen garaian bizi gara. Orain, herritarrak emisore ere izan ahal dira. Kazetaritzan azken boladan izan den aldaketa nagusia horretan datza. Lehengo denboretan, igorleak banaka batzuk baino ez ziren. Telebsitak, irratiak eta egunkariak enpresa zenbaiten esku egoten ziren. Herritar bakoitzak ez zuen ahotsa entzunarazteko aukerarik, tamalez. Baina gatozen horren inguruko liburu baten berri ematera. Duela urte bi AEBetako Komunikazioen Atal Federalak honako txosten-liburua argitaratu zuen. Egilea Steven Waldman izan zen. Izenburua: The information needs of communities. Deskargatu PDF formatuan irudian klik egindakoan. Testu luze eta sakona da azpititulu deigarria duena: The Changing Media Landscape in a Broadband Age, hots, Hedabideen Aldaketa Ingurumaria, Bandazabalera Aroan. Liburua irakurri eta ikaslan hau burutu: Kazetaritza Sozial eta Partehartzailearen Aro Berriaz dokumentuaren amaieran topatuko duzu.

Iruzkinak