Inoiz irudika ezin nezakeen azala agertu zen igandean (martxoaren 16an) Mendebaldeko Nafarroako Deia egunkarian. Petronor enpresak zenbat diru emanen zion hori argitaratzeagatik? Horren modu nabarmenean inoiz ez dut ikusi horrelakorik. Hona hemen azala, nola eta nabarmenkiro. Muskiz herrian, aberastasun iturri, baita minbizi kasuen sortzaile ere, gure herrian gehien kutsatzen duen enpresa baita. Kazetaritza desprestigiatzea dateke praktika hori. Eskuarki Deiak ez du horrelakorik egiten, baina oraingoan okertu egin dira kezetaritza seriosa albo batera utzita.
Iruzkinak