Seguraski, askotan pasatu zaizu burutik blog bat sortzeko ideia. Lagunek noizbait blog plataforma bat erabiltzen hasteko komentatu dizute, agian. Kontua zera da: nondik hasi eta zer plataforma hautatu. Ondorengo galdetegia betetakoan, sistemak esango dizu zein den blog sistema egokiena zuretzat: Wordpress, Blogger ala Tumblr. Jakina denez, hiru horiexek dira gaur gaurkoz dauden plataformarik zabalduenak eta ohikoenak. Galdetegia Experts123.com gune komunitariotik euskaratu dut zuen esku lagatzeko. Eskerrak eman iezazkiegun egileei. Orain, hartu boligrafoa eta zenbatu puntuak zure erantzunen arabera. Behin puntuazioa lortuta, hiru plataformen ikonoen azpian duzu emaitza, behealdean.
1. Zer online-komunitate ari zara bilatzen?
a. Mugagabeko posibilitateak eduki nahi ditut komunitatea sortzeko (3 puntu)
b. Komunitate ertaina sortu nahi dut, ez oso handia, ezta oso txikia ere (5 puntu)
c. Nik erabiltzen dudan plataforma erabiltzen duen jendea nahi dut komunitatea sortzeko, seguruago eta dena zentralizatuago edukitzearren (puntu 1)
2. Zein da zure blogaren helburua edo zer asmo duzu?
a. Sarrerak edo postak blog formatu sinplean presentatzeko (5 puntu)
b. Nire bideoak partekatzeko, baita argazkiak ere, tesu laburrak berehala eta errazki argitaratzeko (puntu 1)
c. Nire bloga, webgune baten antza eduki dezan! Blog aparta izatea nahi nuke, horretarako beti ere beharrezkoak diren erremintak edukita, jakina (3 puntu)
3. Zer deritzozu jendeak zure blogean komentarioak jartzeari?
a. Nire artikulu edo postei buruzko iruzkinak ikusi nahi ditut (5 puntu)
b. Iruzkinak edo komentarioak oso inportanteak dira blogean. Nahi dut jendea gauza izatea komentatzeko, laket izateko ala ez, eta nire edukiak partekatzeko (3 puntu)
c. Ez dut jakin nahi jendeak zer dioen nire edukiez; azken finean, neure bloga da-eta. (puntu bat)
4. Zer-nolako txantilioiak ari zara bilatzen?
a. Txantilioi sinple baina politak nahi ditut, eta ez dut txantilioiak aldatzeko asmorik (puntu 1)
b. Nahi ditut moldatzeko eta aldatzeko errazak diren txantilioi ederrak (3 puntu)
c. Txantilioiena ez da nire lehentasunezko gaia. Nahi dut jendeak nire edukia irakurtzea, edukiagatik eta ez kolore eskemagatik. Txantilioi sinpleak bikainak dira niretzat (5 puntu)
5. Zure blogaren bidez dirua lortzeko asmorik bai? Bilatzaileen ranking-ean ondo egotea nahi duzu?
a. Rankingak eta blogen promozioa bigarren mailako lehentasuna dira niretzat; edukia eta diseinua dira garrantzitsuena (3 puntu)
b. Nire bloga neure adierazpenak egiteko eta nire izaeraren berri emateko da; ez da dirua egiteko (5 puntu)
c. Oso inportanteak dira niretzat bilaketetan ondo kokaturik egotea eta trafikoa lortzea (puntu 1)
6. Zer-nolako inportantzia ematen diozu zure bloga aparatu mobiletan ondo ikusteari?
a. Formatu mobila ez da oso inportantea nire ustez (5 puntu)
b. Oso garrantzitsua da niretzat formatu mobil funtzionala eta erakargarri edukitzea zeren nik maiz kontsultatzen baitut edonondik (puntu 1)
c. Interesgarria litzateke nire blogaren formatu mobila edukitzea, nahiz eta niretzat ez izan goi mailako lehentasunezkoa (3 puntu)
7. Nahi duzu zure blogak egile edo erabiltzailearen soslaia edukitzea?
a. Behar dudan guztia "About Me" edo "Nitaz" bezalako orrialdea edukitzea (puntu 1)
b. Nahi nuke nire blog guztiek lotura edukitzea (5 puntu)
c. Eduki nahi nuke alde edo atal bat arrunt bat non nire blog guztiak kudea nitzakeen, baina inoren begietan eskuragarri egoteke (3 puntu)
8. Zein duzu gogokoen zure blogaren estadistika kontrolatzeko modua?
a. Nahi nuke eginda legokeen oinarrizko aplikazioa horretarako (5 puntu)
b. Integraturik dagoen sistema nahi nuke, ulertzeko erraza dena eta informazio asko emango lidakeena (3 puntu)
c. Nire blogetik kanpoko aplikazio bat erabil nezake horretarako. Google Analytics edo antzekoak atseginago ditut (puntu 1)
9. Nahiago dituzu etiketak zure bloga kategorizatzeko?
a. Ez ditut kategorizatu nahi nire blogeko sarrerak edo postak (puntu 1)
b. Nahi nituzke kategoriaka jartzea eta etiketatzea nire blogeko sarreak errazago antolatzeko lana eta ondo artxibatzeko! (4 puntu)
10. Nola definitzen duzu zeure burua?
a. Joerak atsegin dituena, gaztea bihotzez (puntu bat)
b. Profesionala, logikoa eta negozioetara bideratua (5 puntu)
c. Artistikoa eta sortzailea (3 puntu)
11. Zein adinekin identifikatzen zara gehien (gaur egun duzun adina kontutan hartu gabe)?
a. 18-27 urteko jendearekin (puntu 1)
b. 28-35 urteko jendearekin (3 puntu)
c. 35 urte baino gehiago dituztenekin (5 puntu)
EMAITZA: behin puntuazio osoa eskuratuta, puntu guztiak batuta, emaitza lortzeko unera heldu zara. Zure blog plataforma honakoa da puntuazioaren arabera:
Tumblr: 10-23 puntu artean baldin badago zure emaitza, Tumblr da zure plataforma egokiena.
Wordpress: 24-37 puntu artean
Blogger: 38-50 puntu artean

Iruzkinak