Odessako sarraskiaz eta informazioaz


Ukrainako gobernu ilegitimoak bi ministro nazionalista arrazista ditu. Demokraziaren aurka joan ziren estatu kolpea ematen eta Ukrainako bi komunitate eslaviar anaiak aldentzeko balio izan du horrek. Gure herrian, politikariek askotan hitz egin dute herritarren indarraz. Herria zer den ere nahasgarria da askotan.Hala ere, beheko bideoan erraz askoan ikusi ahal da zer den herria eta nola egiten dion aurre armadari. Kontua da kapitalismoak humanismoa galdu duela azken boladan honetan argiro ikusi dugun bezala. Europar Batasunaren eta AEBen nahia Ukraina bereganatzea izan da eta horretarako gobernu berrian ultraeskuindarrak jarri behar badira, berdin zaie. Ez dute salatzen oraingo honetan, Sirian errebelde krudelekin egin duten bezala. Errusia ahultzea da kontua. Mendebaldeko komunikabideek ez dute hitz egiten Odessako sarraskiaz, ETBk egin duen bezala. Separatistek eragindako sarraskia esateraino heldu dira kazetari batzuk. Informazio partziala eman dute ETBn eta gaurko egunean eskerrak Tele 5 kateak Odessako sarraskiko irudiak eman dituen. Bideoan ondotxo ikusten da Ukrainako poliziak tiro egiten eraikinean zeuden herritar errusiarren aurka. Eraikin oso bati su eman 43 pertsona kiskaldu arte, Hittlerren metodoen pare, eta hala ere ETBk errealitatea manipulatzen segitzen du. Humanismoa behar da eta bakezkoak egin behar dituzte Ukrainan. Errusiak seguraski gelditu beharko du ukrainiar ultranazionalisten basakeriak erantzuleak epaituak izan daitezen. Errusia da bakarra, Ukrainako errusiarrei laguntzeko orduan. Mendebaldeko kazetariek ezin dute ezkutatu errealitatea, bideo honetan ikusten dugun bezala. Herriak aurre egiten dio esku hutsik Mendebaldeko ultranazionalistek bidalitako armadari. Horixe da herria, sufritzen duen herri eslaviarra. Guk elkartasuna adierazi, besterik ezin dugu egin.

Iruzkinak