KSP irakasgaiko ikaslanak


Ikasturtean zehar KSP irakasgaian eginen ditugun ikaslanak hiru gauza lantzeko burutzen dira: egiletza, partekatzea eta kuratzea. Horregatik bi ataza edo ikaslan nagusi egongo dira. Ikaslan bakoitzak kalifikazioaren ehuneko 40ko balorea du. Hirugarren ikaslanak %20 balio du eta bukaeran eginen da test moduan.


1. Egiletza eta partekatzea. Biak lantzeko Aplikazioak izeneko bloga montatu dizuet aplikazio mobilen gainean informazioa emateko xedez. Blog kolektiboa da eta bertan argitaratzeko aukera izanen duzue. Gogoratu aplikazioei buruz egin den euskarazko blogik interesgarriena dela azken helburua, informazio interesgarria duena eta guztien komentarioak onartuko dituena. Ikasle bakoitzak kontu bat edukiko du blogean eta ondo erreparatu behar die blogean ageri diren lehenbiziko hiru sarrerei edo postei. Azken eguna urtarrialaren 12a (barne). Sarrera bakoitzak honako gauzak eraman behar ditu:

  1. Titulu sinple eta erraza: aplikazioaren izena, ez besterik.
  2. Argazki bana eraman behar du sarrera bakoitzak. Aplikazioari egindako pantailakada izan behar da.
  3. Loturak testuaren barruan. Gogoratu hiperestekak oso inportanteak direla informazioa aberastearren.
  4. Aplikazioari buruzko informazioa edota analisia: laburra eta analisia baldin bada, hobe.
  5. Etiketak: Bloggerreko ezkerreko zutabean dago etiketak jartzeko aukera. Android sistemarako baldin bada: Android idatziko da; iOS sistemarako baldin bada, iOS idatziko da.

Ebaluazioa: honako arauak dira ikaslan honen ebaluazioa egiteko erabiliko dituenak irakasleak. Ikus ditzagun.

  1. ikasle bakoitzak puntu bina lortuko ditu idazten duen sarrera bakoitzeko.
  2. Ikasle bakoitzak 0,5 puntu lortuko du komentario bakoitzeko. Komentarioak mamitsuak edo zerbait interesgarria adierazten dutennak izan behar dira. Hortaz, "Oso aplikazio ona, bai" bezalako iruzkinek ez dute balio; baina bai balio dutela honakoa bezalakoak: "Aplikazio ona izan arren, interfazea ez da usabilitate handikoa eta menuak aurkitzen zaila izaten da".
  3. Ikasle bakoitzak hiru puntu lortuko ditu baldin eta sarreran berak egindako bideoa sartzen badu (euskaraz baldin badago 3,5; bestelako hizkuntza batean ere ipin daitezke; ikasleak berak egindakoa baldin bada 4 puntu). Gehienez bideo bana ipin daiteke sarrera bakoitzean. Bideoa ondo txertaturik egon behar da testuaren azpian.
  4. Ikasle bakoitzak 0,5 puntuazioa lortuko du noiz eta aplikazioari buruzko informaziorik egon ez Wikipedian, eta euskarazko sarrera egiten baita onlineko entziklopedia librean.
  5. Ikasleak -1 kalifikazioa lortuko du baldin eta irakasleak ikusten badu sarrera bat errepikaturik. Errepikatuak diren sarrerek penalizazioa edukiko dute.
  6. Irakasleak puntuazioa kendu ahal dio ikasleari baldin eta argazki edo bideoen erreferentziak agertzen ez badira (nork eginak edo lizentziak).
  7. Puntuazioa jartzeko sistema ehunenekotan oinarritua izanen da, alegia, multzoka hartuko dira puntuazioak 0-10 konbertsioa egiteko.


2. Kuratzea. Informazioa kuratzeko Twitter, Pinterest eta Scoop.it erabiliko ditugu, baita Hootsuite sare sozialen kudeatzailea ere kurtsoan zehar, baita Tweetdeck ere. Ikasle bakoitzak doaneko kontu bana sortuko du Web 2.0 sistema horietan eta telefono mobiletarako aplikazioak deskargatuko ditu mobiletatik ere erabili ahal izateko. Lana kuratzean datzanez, bakoitza ahalik eta kuratze eraginkorrena eta zabalena egiten saiatuko da. Behin ikasturteko azken egunetan bakoitzak bere lana erakutsi beharko du. Twitter zerrenda sortuko du irakasleak, baita pinboard-a ere guztiek kura dezaten. Azken eguna urtarrialaren 16a (barne).

3. Ikusitakoa ikasi. RSS infojarioan ikusitakoaz 20 galdera launa aukerarekin erantzuteko. Hautuak launa dira eta bat aukeratu behar da. Ehuneko 70a zuzen eduki behar ikaslana gainditzeko (ez irakasgaia). Azterketa moduko ikaslan hau urtarrilaren 23an (ostirala) izango da.

URL honetan duzue irakasleak jarri dizkizun kurtsoko ekaiak, EduCommons lizentziapean argitaraturik: http://goo.gl/LZJGfn

 

Iruzkinak