Splive TV

Splive TV aplikazioaren bidez, telebistako kanalak ikusteko aukeran izanen zarete. Gol TV eta ordaintzeko kanal asko ikusi ahal dira, baldin eta ondokoa eginez gero. Premium kanalen zerrendak sartu behar dira kazetariek maite dituzten ordaintzeko kanalak ikusi ahal izateko. Litekeena da kazetaria lantokitik kanpo egotea eta futbol partidu inportante bat ikusi behar izatea... horrelako kasuetan aplikazio honen bidez, partidu osoa ikusi ahalko du, desplazamendurik gabe, hau da, futbol zelaira joan barik. Hortaz, aplikazio hau arriskutsua da, zeren eta agian hedabidearen jabeak uste duenaren kontra, bidalitako kazetaria futbolzelaian egon beharrean, kafetegiko wifiaren bidez, partidua ikusten dabil lasai-lasai Earl Grey te goxoa edaten. Wifi konexioa baino ez da behar ordaintzekoak diren partiduak ikusteko aplikazio honen bidez. Beti dago hortik baten bat eskuzabaltasun handia erakusten duena edukiak partekatzeko jendearekin. Hala ere, gogoratu behar duzu zenbait herritan hori ilegala dela eta zu-zeu zarela erantzulea hori egiten baduzu. Nire aholkua hori ez egitea da. Orain ikus dezagun teknologia honek nola funtzionatzen duen pausoka. Urratsak egiteko komenigarria da wifi konexioa edukitzea, bestela telefonia datu transferentzia bidez garesti aterako zaizu, berehala agortzen baita kupo edo datu kopurua, zure tarifak eskaintzen dizuna. Gidarekin hasi aurretik, gogoratu Aplikazioak izeneko blog komunitarioan euskarazko hainbat aplikazio topatu ahal duzula, zure kazetari lana hobeto burutzeko baliatu ahal dituzunak.

0 pausoa: deskargatu Splive TV Google Play-tik
1. pausoa: korritu aplikazioa zure patrika-telefonoan, phabletean edo daukazun horretan (Android sistema eragilea edukiz gero, jakina)
2. pausoa: honako interfazeak ikusiko dituzu aplikazioa abiatzen duzunean

3. pausoa: Mis listas de TV menua sakatu ondoren + zeinua duen goiko eskuineko menu aukeran klik egin eta sartu URL helbide hau: http://spliveapp.com/listas/paqueteSplive.xml Helbide horren bidez honako paketeak sartuko dituzu (zerrendak, alegia) kategoria handiko telebista kanalak sartzeko: kirolak, nazioarteko kirolak, zinema, serieak, dokumentalak, Mediaset, nazioarteko kanalak, Espainiako telebista autonomikoak, helduentzako kanalak... Ondorengo pantailakadan ikusi ahal duzu dokumentalen paketea sartuta nola geratzen den zerrenda. Baldin eta dokumentalen zerrenda horrekin konformatzen bazara, ez sartu aurreko URLa (pakete guztiak sartzeko erabilitakoa), baizik eta honako helbide hau: http://spliveapp.com/listas/Documentales.xml


4. pausoa: kanala hautatzen duzunean, beheko aldean menuko aukera batzuk agertzen dira zeinu batzuen bitartez. Begia adierazten duen zeinua sakatu behar duzu eta beheko Splive botoi berdea sakatu kanala ikusi ahal izateko Splive-ren aplikazioan, ondorengo puntuan ikusi ahalko duzun bezala.

5. pausoa. Ondoko pantailakadan ikusi ahal den bezala, futbol partidu bat ikus daiteke aplikazioan. Ikusteko nabigatzaileak aukera ematen du pantaila osoan ikusteko; horretarako, partidua ikusten den pantaila zatiko beheko eskuineko partea ikutu eta kantoiko aukera karratua sakatu (pantaila zeharretara ikusteko eran egonen zara)


6. pausoa. Ikusten ari zaren partidu, albistegi, filma edo dena delakoa kentzeko eta beste programa batera joateko, aurreko irudiko goiko partean agertzen da Splive-ren anagraman klik egin eta aplikazioaren nabigazio aukeretara joanen zara, hurrengo irudi honetan ikusi ahal den bezala. Zapping, en directo eta Guía de TV aukerak dauden goiko menuan:


7. pausoan ikasi beharrekoa da komenigarria dela telebista gida begiratzea lantzean behin, programazioan zer ematen duten jakiteko. Honako irudi honetan ikus daiteke interfaze hori. Zapping on!

Azkenik, hona hemen kanal zerrendak sartzeko URL edo helbide bakunak, zeren batzuek agian banaka batzuetan baino ez baitute interesa. Banan-banan sar daitezke paketeak xml helbide hauek sartuta:

Kirolak
http://spliveapp.com/listas/Deportes.xml

Zinema:
http://spliveapp.com/listas/Cine.xml

Serieak:
http://spliveapp.com/listas/Series.xml

Haurrentzako kanalak:
http://spliveapp.com/listas/Infantil.xml

Dokumentalak:
http://spliveapp.com/listas/Documentales.xml

Mediaset-en paketea:
http://spliveapp.com/listas/Mediaset.xml

Nazioarteko kirolak:
http://spliveapp.com/listas/InterDeportes.xml

Nazioarteko zenbait kanal
http://spliveapp.com/listas/Internacional.xml

Espainiar Erresumako kanal erregionalak
http://spliveapp.com/listas/Autonomicas.xml

Helduentzako soilik diren kanalak:
http://spliveapp.com/listas/Adultos.xml


Iruzkinak