Flight Radar 24 zerbitzuarekin erraz-erraza da etxetik bertatik munduko edozein hegazkin kontrolatzea. Mapetan kokatuta, hegazkinen nondik-norakoak ikusten dira denbora errealean. Informazio hori oso inportantea izan daiteke kazetarientzat hegazkin bahiketak-eta gertatzen direnean. Informazioa denbora errealean ematen da webgune honetan. Hemen uzten dizkizuet pantailakada batzuk nolako interfazea duen ikus dezazuen. Gogoratu zuk hautatutako hegazkian ipini ahal duzuela kurtsorea eta klik egin hegaztaldi horren inguruko daturik inportanteenak ikusteko. 3Dz ere ikusi ahal da baldin eta Google Earth instalaturik baduzu. Benetan ikusgarria eta praktikoa gure senideen hegaztaldiak kontrolatzeko. Berehala ikus dezakegu horrela noiz helduko den hegazkina eta gainerako datuez jabe gaitezke. Amaitu aurretik, Flightradar24 aplikazioa ere egin dute aparatu mobiletatik kontsultatzeko. Twitter kontua ere badute eduki: https://twitter.com/flightradar24 Inoiz zerbait txarra gertatzen bada, zuek lehenengoak izanen zarete horretaz enteratzen. Aplikazioa Android, iOS eta Win Phone sistema eragileetarako egin dute. Hauxe da aplikazioa bideo batean azalduta:

Iruzkinak