Sare sozialak darabiltzan kazetariak plus bat nahi izanez gero, portable apps edo antzeko plataforma bat erabiltzea komenigarria da. Pendrive batean eraman ahal izatea hainbat aplikazio interesgarri eskertzekoa da. Gainera libre eta doanekoa da. Esperientzia propioagatik erran nahi dizuet hau. Inoren ordenagailua erabiliz baina disko gogorra ikutzeke, aplikazioak flash memoriatik bertatik abiarazi daitezke, baita fitxategiak pendrivean gorde ere. Horrela ikusiko duzue zelako askatasuna ematen duten 300 aplikazio mobilok. Hemen azpian duzue direktorio osoa nahi dituzuen aplikazioak hautatzeko. Ezinbestekoak diren batzuk: office edo bulegoko suite osoa (Open Office), Sumatra PDF irakurlea, Juice, Tweetdeck, Media Player Classic, Gimp... Hardwarea, hau da, pendrivea dendan bertan eskatu ahal duzue proiektuari laguntzearren. Gainera USB 3.0 pendriveak ere saltzen dituzte, oso gomendagarriak direnak azkarrago lan egiteko. Make Use Of agerkari digitalak artikulu ederra du aplikazio hauetan sakontzeko, baita Mac sistema eragilean erabiltzeko aplikazioetan (OS X portable apps) ere. Gogora dezagun Mac plataformarako badela beste irtenbide bat: PlanOnMac izenekoa, preseski; Winebottler bezala. GNU/Linux erabiltzaileentzat ez da, jakina, Tux-en sistema ahaltsuegia delako :-)
Eta aplikazio portableekin sakontzen segitu nahi baduzue, hona hemen bi bideo aplikazio eramangarrien gaian sakontzeko. Lehenbizikoan aplikazioak nola jartzen diren ikasiko duzue. Behekoan, Tinkernut deritzonaren bideoa ere ikusi, arren! Ikasi nola sortzen den sistema portablea.
Iruzkinak