Ikasnabar 2015 nazioarteko biltzarra hezkuntza irekiaz eta teknologiaz

EHUko Leioako campuseko irakasle nafarrek ezezik, munduko irakasle guztiek dute zita Hezkuntza Irekiaz eta Teknologiaz berba egiteko eta eztabaidatzeko. Azken bolada honetan irakaskuntzaren esparruan sortu diren aplikazioak eta sistema informatikoak zelakoak diren eta nola erabil daitezkeen egongo da adituen mintzaldi eta artikuluetan. Gogora dezagun urtero egiten den nazioarteko kongresu honek liburu bat argitaratzen duela irakasleek presentatutako ponentziak bilduz. Maiatzaren azken egunera arte dago epea lanak presentatzeko Open Document formatuan. Biltzar honetako zortzigarren edizioan 10 hizlari gonbidatu egonen dira: Richard Vaughan, Inmaculada Maiz, Dani Gutierrez, Joshua Underwood, Jordi Adell, Mar Camacho, Maite Goñi, Joao Augusto Ramos, Jesus Garate eta Javier Bravo Informazio gehiago ediren daiteke Ikasnabar.com webgunean.

Iruzkinak