Youtube-ko bideoak abiatzeko unean, erabiltzaileak aukera dauka une zehatz batetik erreproduzitzeko nahi izanez gero. Hori oso egokia izan daiteke baldin eta hitzaldia egiten badugu eta bideo baten zati zehatz bat baino interesatzen ez bazaigu. Hortaz, kontua URL edo loturan koderen bat sartzea da denbora zehatz hori adierazteko. Hori egitea posiblea da eta kodea ondoren azaltzen dizuet adibide bat jarriz. Demagun 1'27'' denboratik aurrera nahi dugula erreproduzitu EHUk antolatutako Peyragudes eski estaziora egindako bidaia batena. Sakatu loturan eta ikusiko duzue nola bideoa guk markaturiko denboran hasten den erreproduzitzen. Behean bideoa daukazue txertaturik eta zero unetik jarrita:
https://www.youtube.com/watch?v=WnyxhcNDM50#t=1m27s
Helbide edo URL hori jarriz gero, bideoa lehenbiziko minutu eta 27 segundutik aurrera hasiko da erreproduzitzen. Egizue aproba hemen sartutako bideo horretan: PDF dokumentuetan ere egin daiteke hori, orrialdeak zehaztuz. Modua antzekoa da eta adibide batean erraz ikusiko duzue zein den kodea orrialde zehatz batetik aurrera presentatzeko:
#page=3 edo #page3
Ikus dezagun hau adibide bat jarriz. Demagun SMRecorder izeneko programa baten erreferentzia nahi dugula PDF luze batean; zehazki, 4. orrialdean agertzen da SMRecorder programaren erreferentzia. Orrialde horretatik aurrera ondoko era honetan geratzen da erreferentzia. Sakatu eta onlineko PDF dokumentu horretara joango zara zuzenean, hastapenean 4. orrialdea ikusiz:
http://www.sociedadelainformacion.com/33/videos.pdf#page=4
Iruzkinak