Palazio zubia, Areeta eta Algorta, Uribealdeko bitxiak

Alberto Palazio Elizagaren omenez Palazio izena eman zitzaion duela ehun urte baino gehiago Portugalete eta Getxo batzen dituen zubiari. Orain kanpaina egiten ari gara Uribealdea eta Enkarterri batzen dituen zubi eskegiari antzinako izena emateko eta Bizkaia kentzeko izen ofizialetik. Ikusi nahi baduzue non dagoen, hona hemen egin dudan bideo laburra. Eta kasurik ez egin Iñaki Anasagasti politikariari gezurra esan zuelako Palazio familiari buruz kontatu zuenean Iparraldekoa zela eta lehen deitura aldatu zuela Jauregi baitzen bere ustez. Alberto Palazioren familia Gordexolakoa zen eta Iparraldekoa bere ama, Sara herrikoa hain zuzen ere; hortxe dago Anasagastiren errakuntza. Palazio eder bat dugu Enkarterrin eta beraz, Nafarroan. Nik ez dut jaurerririk, nik palazioa dut nafarren herrian. Itzul diezaiotela hasierako izena zubi eskegiari! 



Iruzkinak