Nola deskargatu onlineko bideoak Linux Mint sistema eragilean

 

Yt-dlp scriptaren erabilera Linux Mint 21.3 bertsioan

Linux Mint sistema zoragarria deskargatu eta erabiltzen hasi eta gero, agian zeure buruari galdetzen diozu nola egin Youtube-tik nola jaitsi daitezkeen bideoak edota musika soilik metodo erraz baten bidez. Nik hemen molde erraza erakutsiko dizut eta horrela laster ikusiko duzu zein ongarria den Tux pinguinoa atazak errazago egiteko.

Pytube erabiltzeke, yt-dlp komandoa baliatuko dugu bideoak deskargatzeko. Hasteko, esan dezagun terminala prest eduki behar duzula yt-dlp deskargatzeko. Ondorengo pausoan kopiatu eta gero saguaren barrenean dagoen gurpiltxoa sakatuz itsatsi terminalean. Wget erabiliko duzu scripta deskargatzeko eta baimenak chmod-en bidez emango.

sudo wget https://github.com/yt-dlp/yt-dlp/releases/latest/download/yt-dlp -O /usr/local/bin/yt-dlp

sudo chmod a+rx /usr/local/bin/yt-dlp

Jarraian, gaurkotu ezazu ondoko hau idatziz terminalean

 yt-dlp -U

Behin gaurkotutakoan, prest zaude jada gura duzun bideoa jaisteko. Aproba eginen dugu  Basta eta Daria Ianina kantari errusiarren abesti bikain bat deskargatuz era honetara, hau da, URL osoa kopiatuz:

yt-dlp https://www.youtube.com/watch?v=zfgpv-uzFjI

Soinua baino ez baduzu jaitsi nahi, honakoa idatzi behar duzu terminalean:

yt-dlp --extract-audio --audio-format mp3 https://www.youtube.com/watch?v=zfgpv-uzFjI

Amaitzeko, playlist edo zerrenda bat deskargatu ahal izateko, honako hau idatzi behar duzue terminalean (musika zeltiarreko zerrenda baten adibidea jarri dut URL helbidean):

yt-dlp -i --yes-playlist https://www.youtube.com/watch?v=sEMR16gOXLM&list=PLgQaOnG8-S1VUKtTaXVa4uEqWPexUveo2

Bideo bat baino gehiago jaisteko, huts-tarte bat uzten da URL helbideen artean elkarren segidan jarriz eta kitto. 

Bideoak deskargatzeko modu hau erabiliz gero, albo batera utziko dituzue onlineko webguneak, beharrezkoak ez direnak.

 


Iruzkinak