Ulibarri Euskaltegiko irakaslea izateaz harro

Anton Artiñano mediku euskaltzale zeberiotarrak Nafarroa Osoko lehen euskaltegia sortu zuen orain 50 uirte. Ulibarri Euskaltegia izena jarri zion Anton Artiñano zenak. Handik lasterrera irakasleak kontratatzen hasi zen eta Bilboko Urkixo Zumardian zegoen etxebizitzan eman genituen klaseak. Orduz geroztik 600 irakasle izan ditu Ulibarri Euskaltegiak, Joan Paulo Ulibarriren omenez izena daramanak. 

Pozgarria izan da hainbat irakaskide eta lagun ikustea irailaren 19an izan den ekitaldian, urteurrenean alegia. Ezin hobeto prestatu du Josu Lartategi irakaskideak urtemuga. Musika ona eta giro paregabea euskara gehiago zabaltzen segitzeko. Ander Urrutia euskaltzainburua, Patxi Agirregomezkorta, Aitor Sangroniz, Bittor Goti, Inma Salinas, Sabino Madariaga, Josemi Ipiña, Tere Etxebarria, Patxi Baztarrika, Gotzon Lobera, Fede Higon, Alfredo Olarra, Natxo Guillen, Loren Suarez, Eva Ferreira eta hainbat ezagun eta lagun bildu gara Consulado hotelera gogoangarriak diren urteak oroitzera (barkatu izen guztiak ez aipatzeagatik, asko zineten-eta). Euskarak iraun beza! Ulibarri Euskaltegiak urte oparoak ukan ditzan etorkizunean! Hemen dituzue nire argazkiak, ia gehienak, batzuk Saretik hartu baititut. Youtube-k ez dit problemarik ipini Ahmet Kilic turkiarra eta Jai Txou txinatarraren musika erabiltzeagatik. Eskerrak zinez bi musikagile ospetsu horiei beren doinuak erabiltzen uzteagatik. Lehen bertsioa luzea da,5 minutukoa eta dj turkiarraren musika darama. Beheko bideoa ostera laburra da eta Jai Txou txinatarrak Kuban grabatutako Mojito kanta darama. ASzkenik, hirugarren bideoan Patxi Agirregomezkorta zuzendaria mintzo da. Ondo pasa eta laster hirugarren bideoa agertuko da Patxi Agirregomezkorta herkideak egindako hitzaldiarekin. Izan ongi eta Ipar Nafarroako Landetan edo unibertsitatean ikusi arte, ez adiorik nafarrok.





Iruzkinak