Iturria: Memyselfaneye, lizentzia: Pixabay-ren eduki lizentzia |
Desinformazioa, gezurrak eta abar puri-purian egon dira beti hedabideak sortu zirenetik. Nik 7 era ikusten ditut informazioa manipulatzeko, han-hemenka erabiltzen direnak. Ondoren jarriko ditut, goikaldean garrantzitsuenak ageri direlarik.
1. Gaitegia finkatuz. eskuarki gaiak kontu handiz aukeratzen dira informazio saioetan. Ingelesez, agenda setting deitzen zaio horri. Telebistek denbora aintzat hartuta gai batzuk ematen dituzte eta beste batzuk ez. Askotan, jende gehiagorengan eragina duten gaiak bazter uzten dira nahita hedabidearen ideologia baliatuz.
2. Zentsura jarriz. TikTok, Jack Dorsey-ren antzinako Twitter mikroblogging sarea, Meta... Sare sozialak kontrolatzen dituzten enpresak, normalean CIAk eta Estatu Sakonekoek kontrolatzen dituztenak hainbat kontu kendu dituzte kritika onartzen ez zutelako. Twitter sarearen adibidea sintomatikoa da. Bluesky sortu dute lehengo jabeek lehen zeuden zentsoreak ipintzeko. Kontua sare sozial horretatik Alderdi Demokratarekin lerratzen ez diren pertsonak botatzea da. X sarean, badakikegunez, Elon Musk heldu zenean zentsoreak kalera bota zituen.
3. Gezur biribilak zabalduz. hainbat kasu ikusi ditugu gerra garai honetan. Gerran benetako informazioa eskuratzea lan nekeza izan daiteke. Horrela, Ukrainako diktaduran Zelenski ukrosoionistari esker, gezurrak etengabe hedatu dira, gero Mendebaldeko OTANeko herriek berdin eginez. Adibide ezinhobea da ondokoa: errusiarrek bonbak jaurtitzen dituzte beren zentral nuklearraren kontra. Nahiz eta Mendebaldeko hedabideek jakin gezur galanta dela, zitalki ausartu dira ukrainarren bertsioa ematen. Beste adibide ospetsu bat Mariupoleko neska haurdunarena izan zen (nahiz eta neska errusiarra izan, hedabideek ukrainarra zela esan zuten, eta argazkilariari saria eman zioten).
4. Gaien hautaketa maltzurra eginez. Informazioa gai bigarrendar batean zentratuz, eta lehentasuna eduiki behar zuen gaia bazter utziz.
5. Datuak ostenduz edo izkutatuz. Hunter Biden-en barrabaskeriak aipatzeke geratu dira telebistetako albistegi nagusietan, Biden-en aldeko ideologia dutelako.Adibide argia izan da hori, Biden-en indultoa zuritu nahirik.
6- Gaietan informazio azalezkoa emanez, gaian sakondu gabe, zergatiak edo zioak aipatzeke. Telebistak ohikoa du hori, denbora murriztua ere duelako informazioetan sakontzeko.
7. Hitzak eta toponimoak aldatuz. Bistan da Kharkov hirian errusiera dela bertakoen hizkuntza nazionala, baina Mendebaldeko hedabideek aspaldi honetan Kharkiv toponimoa erabiltzen dute, hau da errusieraren dialektoko hitza ukraniar diktadurak iraun dezan. Beste adibide batzuk: lan-uztea erabiltzea grebaren ordez.Akatu aditza erabili hil edo erahil aditzen ordez eta abar.
Iruzkinak