![]() |
Jatorria: Exploropia-ren kanala Youtuben. |
Bai, seguraski zuek bezala, aspertuta nago USAIDek OTANen herrietan zabaltzen duen txinofobiagatik telebista publiko eta pribatuak baliatuz. Albistegietan etengabe ari dira BRICS erakundean dauden herrien kontra egiten; batez ere, Errusia eta Txinaren aurka, herrialde aurreratuak direlako.
Seguraski, behin baino gehiagotan entzun duzue Txina atzeratua dela edo erabat kutsatuta daudela hango hiriak, Gezurrak etengabe zabaltzen dituzte gure telebistek. Merkatuko sozialismoaren arrakasta ezin dute onartu, eta horrexegatik segitzen duten AEBetatik heltzen zaien joera txinofoboa. Sozialismo txinatarrak bi sistema bere egiten ditu hango herrotarren ongizatea handitzeko, korporazioak beti ere estatuaren menpe egonik. Hango politikariak ez daude korporazioen menpe eta jendeak gehiengo handi batez ondo ikusten du politikari txinatarrek azken urteotan Xi presidentearen gidaritzapean lortu duten bizi-maila.
Seguraski, modurik errazena txinofoboei begiak irekitzeko, honako bideoak ikustea baino ez da. Lehenbizikoan Txinako hiri zenbait ikusten dira. Beheko bideoan Shenzhen hiria ikusteko aukera izango duzue britainiar baten bidez. Shenzhen da seguraski Txinan gehien garatu den hiria hain denbora laburrean. Hirugarren bideoan 18 megaproiektu ikusiko dituzue, txinatarren lana miresteko balio dutenak. Sor eta lor geratuko zarete Txinako hirietan zeharko bidaia eginez gero. Gozatu hiru bideoez.
Iruzkinak