Karmageddon: lagundu Iyah May kantariari zentsuraren aurka

 

Iyah May kantari australiarraren azken abestia: wish you were here kantaren bertsio aparta

Iyah May doktoreak lan handia egin zuen pandemia garaian, covid-aren kontra ospitalean. Baina, doktorea izateaz gain, kantaria ere bada, eta kantari ona esango nuke nik. Abeslari bezala, munduan dagoeneko nahiko ezaguna da zentsuraren kontra erakutsi duen balentriagatik. May-k bere kanta ospetsuan batez ere hiru gauza salatu ditu: woke kultura, gizakiok sortutako covid birusa eta big pharma edo enpresa farmazeutiko handien ustelkeria.

Iyah May doktorea pandemia garaian. Iturria: Instagram.

Kantari australiarrak kristolako arrakasta lortu du karmageddon kantarekin, behin bere managerrak bere kontratua albo batera utzi zuen bere karrera zapuztu nahian, kantzelazioaren woke-kultura jarrita, hain zuzen aldatu nahi izan ez zuelako genozidio hitza kantan. Neska australiarrak kemena eduki zuen eta ez zuen amore eman, eta eskariari ezetza eman ondoren, artista independiente bezala hainbat jendek elkartasuna erakutsi zion eta munduko hainbat musika-zerrendetan goi postuetara heldu da Karmageddon kanta zoragarria. 

Hemen dituzue hiru bideo: bata jatorrizkoa, gaztelaniazko itzulpenarena; bigarrena da duela egun gutxi argitaratu duen beste kanta handi bat Pink Floyd-en abesti baten bertsioa eginez (letrari erreparatu, ez baita jatorrizkoa); eta azkenik, XO girl izeneko kanta polit-polita. Artista handi bat sortu da, mundu honetako barbaridadeak salatzen dituena. 

Hiru bideoak ikusi eta atsegin baduzu Iyah Mayren musika, erakutsi elkartasuna nola edo hala. Modu sinple bat May musikariaren kanalean harpidetu eta "atsegin bat" eman. Talentu berezia du Iyha May-k ezbaririk gabe. Gozatu hiru kanta hauek entzunez.

 


 


Iruzkinak