Migrazioen zabalkunde handia dela-eta, Errusia eta Txina, adibide onak

 

Herri duinek ondo tratatzen dituzte migrante onak, eta gaizki portatzen direnak haien herrietara bidaltzen dituzte edo kartzelara. Horrela izan da mundua aspalditik, harik eta globalistek getoak sortu dituzten arte, migrante asko pobreziara kondenatuz eta komunitate trinkoak apurtuz hobeto manipulatu ahal izateko. 

Migrazioak izugarriro sustatu dira azken urteotan, goi klaseen interesak horrelakoak direlako, globalismoa edo mundua baitute aberri bakartzat. Gure gizartean txertatu ordez, kanpamenduetan eta langileen auzoetan dituzte, palestinarrak Gazako presondegian egon diren bezala. Politika inklusiboak egin ordez, nahiago dute migrante asko edukitzea lana aseguratu gabe eta ilegal moduan eduki. 

Herri diferenteen arteko migrazioek eskulana desagertzea eragiten dute herri igorleetan, Nazio Batuek ere erran dutenez. Hala ere agian ez nituen Nazio Batuen erakunde desprestigiatua aipatu beharko, begi bistakoa delako esan berri dudana. Herrialde igorleen artean eskulana galtzen da eta pobrezia sakondu egiten da migrazioen bidez. Errumania da kasu bat Eurasiako Mendebaldean, baina Afrikako herri guztiak ere aipa genitzake kasu horretan, denboraren poderioz eskulana, medikuak, informatikariak, irakasleak eta abar galdu dituztenak Mendebaldeko herri koloniatzaileetara joateko. Europar Batasuneko estatu batzuetako langileek ez dute hori ikusten gizarte indibidualista batean bizi direlako. Hortxe paradoxa, herrialde inperialistek sortzen dute pobrezia edo esklabotza Afrikan, eta gainera eskulanez hustutzen edo husten dituzte herri esklabizatuak. Hazkunde ekonomikoa desagertu egiten da edo oso txikia da herri igorleetan. Horrexek eragiten du dei efektua diru gehiago lortzeko Mendebaldean, jatorrizko herrietan baino. Horrela, indibidualismoa garatzen da eta migrazioak gurtu egiten dira, bai herri igorleetan, baita jasotzaileetan ere. Horrez gain, Sahra Wagenknecht sozialistak dioen bezala, mafien alde egiten da eta herri pobreetan dirua dutenek soilik lortzen dute patera batean egoteko adina diru ordaintzea, zeren mafiek asko kobratzen baitute lan hori egiteagatik. Europar Batasunean, ezker neoliberalak eta eskuinak berdin jokatzen dute gehienetan migrazioen kontuan, politikariek agintzen ez dutelako; atzean dauden oligarkak dira agintzen dutenak.

Migratzaile ilegaleen artean, pertsona hauek herri jasotzaileek erabiltzen dituzte lana merketzeko, askotan ikusi dugun bezala, jatorrizko populazioan problemak sortuz. Azken finean, horixe da migrazioen sustatzaile nagusiek lortu nahi dutena. Enpresariak kasu askotan paperik gabekoak nahi dituzte migratzaileei gutxiago ordaintzeko, horrela jatorrizko pertsona batek eskatuko zuen diru kopurua gutxituz. Espainiar Estatuko hegoaldeko komunitateetan eta Nafarroako Foru Erkidegoko hegoaldean ondo dakite zer den migrazio hori, olibak batzen edo fruituak jasotzen hainbat lanordu eginez egunero eta huskeria kobratuz.

Migratzaileak ondo jaso behar ditugu herri jasotzaileetan, baina baldintza onak jarriz eta beharrezkoa denean. Pentsa dezagun gure herrian langabezia ehuneko 11 ingurukoa dela. Gogora dezagun, herritarrak ez duela migratzeko eskubiderik, eskubidea bere herrian lan egiteko eskubidea baita. Errusian eta Txinan, esaterako, bekak ematen dituzte migratzaileak prestatzeko herri jasotzaileetako unibertsitateetan. Mendebaldeko herri neoliberaletan, sasi-ezkerreko eta eskuineko alderdiek eta gobernuek ez dute bekarik ematen, eta nahiago dute pateretan datozenei 400 euroko ordainketak egitea eta kanpamentuetan edo eraikin berezietan eduki. Txinara joandako David Fuente ikasleak Txinako gobernuak emandako beka lortu zuen eta han ezaguerak eta trebeziak ikasita, hona bueltatuko da han ikasitakoa praktirara eramateko Bilbon bertan. Hori da bidea. Milaka beka ematen dituzte Errusian eta Txinan, baina ez eskulan merkea lortzeko eta esklaboak bezala egoteko herri jasotzaileetan, baizik eta etorkizunean beren herrietara bueltatzeko eta ikasitakoak berton gauzatzeko.

600 mila migrante bizi dira Txinan gaur egun, gutxi-gorabehera, jakina. Migrante horietako asko Vietnam eta Hego Koreakoak dira. Eta Txinara heltzen direnean ez dira pobrezian bizi, hemen askotan ilegalekin gertatzen den bezala. Migrazioa kontrolatua ez bada, hainbat problema sortu ahal dira herri jasotzaileetan. Eta globalista neoliberalek eta neocon askok horixe nahi dute, hain zuzen, herri sozialisteetik datozen irtenbideak maite ez dituztelako. Gogoangarria da Errusiak zenbat beka ematen dituen kanpoko jendeari bertan ikasteko, beti ere herrialde anti-inperialistetatik joanez gero, Afrikako herrietatik edo Kubatik edo Nikaraguatik, kasurako.

Bada migrazio kasu berezi eta problematiko bat: menena, hain zuzen ere. Izenak berak lotsa ematen du: MENA (Menores no Acompañados, hots, Inor ez duten adintxikikoak). Izena ondo pentsatuta dago, zeren agerian jartzen baitu zertaz ari garen. 18 urtez behetiko gazte horiek gurasoak dituzte Marokon, eta kasu askotan gurasoek ere lanpostu onak, baina semeak kanpora bidaltzen dituzte, Frantziara zein Espainiara hainbat arrozoi tarteko. Sahra Wagenknecht-ek ikerketak aipatzen ditu Los Engreidos liburuan eta bertan ikusten da herri igorleetako MENA horiek dirua dutela, gurasoek emana gehienetan, penintsulara pasatzeko. Benetan pobreak direnak jatorrizko herrietan geratzen dira, oso garestia baita Afrikako batentzat patera bat ordaintzea. Hortaz, hemen migrazio ilegalak sustatzen dira asmo argi batekin: lan merkea eta Marokoko gobernua ez haserretzea. Hori dela-eta alderdi politiko berriak sortu dira Europar Batasunean, horrelako problemei irtenbidea emateko duinak diren proposamenak eginez: bekak atzerriko ikasleentzat, diru beltzaren kontrako politikak langileen soldatak kontrolatzeko eta win-win laguntzak Afrikako herrietan Txinan egiten duen bezala. Besteak beste, horra, BSW Alemanian, Frantzia Intsumisoa Frantzian, Smer Eslovakian (gobernuan), Langileen Alderdia Britania Handian (George Galloway), Portugalgo PC...

 

Los Engreídos - Harroputzak liburua, Lolabooks, Berlin

Gezurrak kontatu arren, ikerketek argi diote zein den diru gutxi eta kanpamentuan bizi den adin-txikiko baten kasuan gertatzen dena: kriminalitatea handiagoa da. Juan Luis Huertas irakasle eta kriminologoak dioen bezala, beste erremediorik ez dago eta bertoko gizarteak lan txarrak eta esklabotza soilik eskaintzen badie gazte horiei, kriminalitatea handiagoa da. Alemanian bezala, hemen ere azken urteotan eta terrorismoa sustatuz, Europar Batasunak ilegalak jaso ditu enpresa handiek eta politikan agintzen dutenek horrela nahi izan dutelako.    

Migrazioak sustatzeko munduan zehar, globalismoa zabaltzeko, hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde daude lanean. Mugagabeko Erreportariak, OXFAM, Nazioarteko Amnistiam, Open Society eta ehundaka erakunde ikusten ditugunean beti begiratu behar da nork ematen dien dirua eta zelako historia daukan bakoitzak. Horrela batzuetan ikusi dugu erakunde horiek USAID eta neocon askoren mesedetan lan egiten dutela. Kasko Zuriak izeneko erakundea ere adibide argia da ikusteko nola zitalki erabiltzen diren filantropiako erakunde horiek benetako asmoak ezkutatzeko.

Gero, herritarrek problema izango dute telebistetan esaten dutena sinetsi ala ikerlariek sare sozialetan esaten dutena onartu. Nik ezin ditut konbentzitu globalismoan sinesten dutenak, baldin eta gure ahotsa entzun nahi ez badute. Azken finean, Palestinan, Sirian eta Donbasen ikusi dugun bezala, elkartasuna orohar ez zaie inporta herri jasotzaileetan bizi diren herritarrei, migrazioen problematikak beraiek jotzen ez dituen bitartean.

Populazioaren Kontseilu Nazioanalak (Mexiko):

La migración de personas entre países provoca pérdida de mano de obra al país
emisor y ganancias de mano de obra al receptor. Desde esta óptica, la redistribución
poblacional redundaría en pérdidas de capital humano en las comunidades expulsoras,
independientemente de si se trata de mano de obra no calificada o de trabajadores
califi cados. Cuando la migración es muy significativa, la pérdida de población puede
mermar el potencial productivo de las comunidades de origen, ya que su salida, tem-
poral o definitiva, genera escasez de fuerza de trabajo en ciertos sectores o industrias
específicas y, por ende, tiende a desincentivar el crecimiento económico.

Iruzkinak