Gaur, 85 pinetara heldu naiz Pinteresten dudan taula batean. Ardoari eskainitako baliabide sorta da. Niretzat ezezik, ikasle, kazetari eta ardozale guztientzat egin dut. Baliabide bilketa baino ez da, tartean nik etxean edatzen ditudan markak daudelarik. Ardo asko dago munduan, eta ugari ere badira Nafarroan ekoizten direnak. Aurreko ostegunean Lantziego herrian egon nintzen, Nafarroako Sonsierran dagoen herriskan hain zuzen eta aukera polita eduki nuen Herrigoia ardoa erosteko eta etxean dastatzeko. Zalantza barik, urteko ardo paregabea, goxoa, usain ederrekoa eta beratze edo mazerazio karbonikoa duena, ez oso sakonekoa (bere puntuan esango nuke nik). 9,5 puntuko kalifikazioa eman diot eta orain arte edan ditudan urteko ardoen artean, prezioa eta kalitatea faktoreak kontutan hartuta, onena izan da. Horri erantsi behar ardo ekologikoa dela. Tamalez, Nafarroan oraindik ez diogu inportantzia handirik ematen horri, nahiz eta gero hurbilean gutako askok gero eta balore handiago emango diogun horri. Ekologikoak diren produktuak kontsumitzeko garaia heldu da. Gure osasunak behar du hori. Zorionak Itxaso Compañón eta Gorka izenkideari egindako lanagatik.Hemen duzue urteko ardo botila honi etxean egindako argazkia. Aviary aplikazioaz emandako efektua antzemanen diozue aplikazio hori erabiliz gero.
Iruzkinak