Ikaslanak "Berrien Idazkera Telebistan" izeneko irakasgairako


Ikaslanek praktikak egiteko programa osatzen dute, edo hobeto esanda, irakasgaiko teoria eta praktika ebaluatzeko sistema osoa osatzen dute. Hona hemen ikaslanak burutzeko gida.

Jarraituzko ebaluazioa:

1. Praktikako gai bat emanda ikusentzunezko bideolana burutu behar da testua eta musika jarriz, ahotsik gabe. Gutxienez 15 iruditan historia nolakoa izanen den pentsatu behar da. Esaldi bakarrean deskribatu behar da irudi bakoitza, gidoia eginez. Balioa: %25 (norberak egin beharreko ikaslana). 2022ko ikasturtean EHUko geure Fakultatea azaldu behar da. Argazkiak ikasleek eta irakasleak argitaratuko dituzte Telegrameko txat batean eta bakoitzak gutxienez bost argazki igo beharko ditu txat-era.
2. Elkarrizketa baten burutzea. Irakasleak eta ikasleek erabakiko dute nor elkarrizketatu, bikoteka egin daitekeelarik. Balioa: %25. (taldekako ikaslana). Ikasle batek grabazioa eginen du eta beste biek elkarrizketa burutuko.
3. Erreportaia baten burutzea, 2-3 minuturen arteko iraupena duena, %25eko balioa (taldekako ikaslana). 
4. Klase magistraletan emandako materiaren gaineko ezagutzaren erakustea, baita
laboratorioan, nahitaezko irakurketan eta egindako ikaslanen gaineko ezagutza ere. Balioa: %25 (norberak egin beharreko ikaslana).

Jarraituzko ebaluaziorik egiten ez dutenentzat:

1. Praktikako gai bat emanda ikusentzunezko bideolana burutu behar da testua eta musika jarriz, ahotsik gabe. Gutxienez 15 iruditan historia nolakoa izanen den pentsatu behar da. Esaldi bakarrean deskribatu behar da irudi bakoitza, gidoia eginez. Balioa: %25 (norberak egin beharreko ikaslana). 2022ko ikasturtean EHUko geure Fakultatea azaldu behar da. 
2. Elkarrizketa baten burutzea. Ikasleak erabakiko du nor elkarrizketatu. Balioa: %25.
3. Erreportaia baten burutzea, 2-3 minuturen arteko iraupena duena, %25eko balioa. 
4. Klase magistraletan emandako materiaren gaineko ezagutzaren erakustea, baita
laboratorioan, nahitaezko irakurketan eta egindako ikaslanen gaineko ezagutza ere. Balioa: %25 (norberak egin beharreko ikaslana).

     

    Iruzkinak