Muskuiluak prestatzea azkarra den zerbait da. Muskuiluak ezer barik eta lurrin soilaz egin daitezke, seguraski dakizuen bezala. Egia esan ez da beharrezkoa ezer botatzea muskuluak jateko. Dena den, hona hemen errezeta bat nik erabiltzen dudana muskuiluak beste era batez jateko, osagai batzuk erabiliz. Muskuiluak garagardotan nola egiten diren erranen dizuet ondoren.
Osagaiak:
Kilo bat muskuilu
Bote bat garagardo
Limoi bat
Bi baratxuri
Hiru erramu hosto (laurel-a)
Kaiena bat
Gatz apur bat
Prestaketa:
Kazola zabala jarri sutan eta bertan bota garagardoa, limoia lau zatitan, bi baratxuriak erditik ebakita, hiru erramu hostoak, kaiena bat eta gatz apur bat. Segidan bota muskuiluak eta su bizian jarri oskolak zabaldu arte. Zabaldu egiten direnean, eginda daudelako seinale. Atera erretilu batera eta jan. Likidoa ere bota erretilura oso goxo geratzearren. Azkarki egiteko platerkada ederra hiru pertsonarentzat.
Iruzkinak