BYD Seal auto elektriko txinatarra iritsi da jada Eurasiako mendebaldera


BYD autoak Eurasiako mendebaldean hasi dira saltzen. BYD, gaur egun kotxe elektrikoen esparruan munduan auto elektriko gehien saltzen duen marka da. BYD bateria-egile bezala sortu zen eta denboraren poderioz Teslari koroa kendu dio auto elektrikoei dagokienez; areago, egun Teslari bateriak egiten dizkio eta Toyota marka japoniarrak BYDen plataforma aukeratu du bere auto elektrikoak sortzeko. BYD enpresa taldeak 230 mila langile baino gehiago ditu munduan eta 35 mila ingeniari ditu kontrataturik bere produktuak diseinatzeko eta burutzeko.

Gogora dezagun BYD korporazioak kristolako arrakasta lortu duela bateria ferrofosfatozkoekin. Carwow deritzon kanalak Seal autoaren analisia egin berri du eta ondorioa argia da: punta-puntako tekenologia daukan autoa da beste inon aurkituko ez duzuna. Ikusi eta gozatu autoaz baldin eta diru nahikorik baldin baduzu, jakina.



Iruzkinak