Adimen Artifizialeko aplikazioak, puri-purian

 Hona hemen zenbait aplikazio, unibertsitate mailan zein beste esparru batzuetan, interesgarriak direnak erabiltzaileen lana azkartzeko edota hobetzeko.

1. Midjourney.com. Irudi itzelak sortzeko sistema, testua emanda. Oso arrakasta handia lortu du sare sozialetan. Merezi du proba dezazuen.


2. Articoolo.com. Testuak idazten ditu aldez aurretik gai bat emanda. Gaztelaniaz, frantsesez, alemanez eta beste hizkutza desberdin batzuez egindako testuak sortzeko gauza da. 


3. Podcastle.ai. Webeko plataforma soinuak adimen artifiziala erabiliz profesionalki tratatzeko. Doaneko bertsioa du eta MP3 grabazioak testura pasatzeko aukera ere ematen du, baita podcast profesionalak sortzeko.

4. Looka.com. Logoak sortzeko adimen artifiziala baliatuz, Looka da aukera polita. Disenatzailea izatea ez da beharrezkoa horrelako laguntza edukita. 



5. Lumen5.com. Bideoak erraz askoan sortzeko zerbitzua, adimen artifiziala baliatzen duena. Oso arrakastatsua, baina ez da doanekoa.



6. Murf.ai. Lokuzioak sortzeko aplikazio itzela. Ahotsak sortzen ditu hamaika hizkuntzatan. Ehun ahots ditu erabiltzaileak aukeratzeko.


7. Soundraw.io. Egile eskubiderik gabeko doinuak erabiliz, Soundraw-ek automatikoki sortzen du zure estiloko musika, zeure gustokoa dena. Oso ideia ona edonork profitatzeko musika librea.



8. Synthesia.io. Bideo profesionalak sortzeko sistema Adimen Artifiziala erabiliz. 60 hizkuntzatan erabil daiteke eta hamaika avatar balia daitezke bideoak sortzeko. 22,50 dolarreko kuota ordaindu behar da hilero.


9. Cleanup.pictures. Argazkietan ageri diren elementu ez-desiratuak kentzeko sistema adimen artifiziala baliatuz. 720 pixeleko argazkietan doan erabil daiteke, baina erresoluzio horretatik gora ordaindu egin behar da. 



10. Deep Nostalgia: http://myheritage.com/deep-nostalgia. Argazki zaharretan ageri diren aurpegiak mugimenduan ikusi ahal izateko, erabili Deep Nostalgia.


11. LegalRobot.com. Aplikazio honen bidez legearekin zerikusia duten testuak itzul daitezke. Ingelesez dago, Kalifornian sortua baita. Ulertzeko testu zailak erraz uler daitezke sistema honen bidez. Kontua zera da: hizkuntza arruntera pasatzea lege testuak.





Iruzkinak